Nola kudeatu hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa
Lola Torres · Hizpide: euskalduntze - alfabetatzearen aldizkaria · 2025
Not cached yet. This record was fetched live for this request and is stored after the lookup. Reopening the page should serve the cached copy.
Hizpide: euskalduntze - alfabetatzearen aldizkaria · Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea · article · 2025
Abstract
Artikulu honen bidez, hizkuntzen eskola anitza, inklusiboa eta maila askotarikoa ku-deatzeko gida lagungarri bat eskaini nahi dugu, kontuan hartuta ikasleek askotariko hizkuntza-mailak, ibilbideak eta hizkuntza-premiak dituztela. Irakaskuntza homogeneoaren ordez, bereizte pedagogikoan eta plangintza malguan oinarritutako ikuspegia proposatuko dugu. Ondoren, taldeak kudeatzeko eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko estrategia pedagogikoak aurkeztuko ditugu, besteak beste, honako hauek: rol bereiziak dituen lan kooperatiboa, ikaskuntza-geltokiak, bitartekotza eta ebaluazio formatiboa.
Proposamen didaktikoen eta moldagarrien bidez erakutsiko dugu aniztasunak ez dakarrela lana biderkatzea, baizik eta esperientzia moldagarriak, esanguratsuak eta emozioen ikuspegitik garrantzitsuak diseinatzea. Ikuspegi horrek ikaskuntza kolektiborako aukera bihurtzen du aniztasuna. Horren arabera, hezkuntza benetan inklusiboa komenigarria bezain beharrezkoa da eskolako errealitateari eta gaur egungo gizarte-premiei erantzuteko.
Open the resolved locator · 10.54512/iuuo7015
Metadata licence: OpenAlex metadata (CC0)